2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Sarrera:
Booo aupa gaztek!!!!!!!

Blog hontan ikusko dituzue aizkolaritzaren azken berriak bai eta bere historia ere.


2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

AIZKOLARITZA


Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehiatu daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke.
Aizkolari izena du proba honetan diharduen kirolariak. Apustuetan bi laguntzaile izaten ditu ondoan: "erakuslea", kolpea non jo aholkatzen diona, eta "botileroa". Txapelketetan aizkolariak laguntzailerik gabe aritzen dira.

1.-Egurra

Aizkora probetan jeneralean pago enborrak mozten dira. Ohiturari jarraituz enborren neurria (zirkunferentzia) ontzatan adierazten da:
Zirkunferentzia
ontzatan
Zirkunferentzia
metrotan
Diametroa
cm-tan
Izena
360,83526,6oinbetekoa
451,04332,2
541,25239,8kanaerdikoa
601,39144,3
721,66953,1oinbikoa
801,85559,0
1082,50479,7kanakoa
1102,550

2.-Aizkora

1976ko urtarrilaren 18an Euskal Herriko eta Australiako aizkolarien arteko neurketa jokatu zen Donostian. Australiarrak nagusitu ziren eta garbi gelditu zen australiar aizkora Euskal Herrikoa baino askoz hobea zela. Geroztik horrelako aizkorak hasi ziren erabiltzen. 2 eta 2,8 kilo arteko pisua izaten dute eta goi mailako aizkolari bakoitzak bere ezaugarrien araberako aizkora erabiltzen du.

3.-Historia

Hasiera

Euskal herri kirol guztietan gertatzen den bezala, aizkora proben jatorria langileen (baso-mutilen) arteko desafioetan dago. Lehenbiziko apustuak oihanean bertan jokatzen ziren baina denborarekin aizkol jokoa menditik herrira jaitsi zen. Ez zaigu ezer idatzirik ailegatu hasierako apustu hauei buruz.
Aizkora proben gaineko lehenbiziko erreferentzia idatzia 1802ko ekainaren 7koa da. Egun horretan Hernaniko plazan jokatutako apustuan Ezkurrako Ramon Elizalde Astigarragako Hernandorenari nagusitu zitzaion. 1851 ean Benancio Elorza Oñaederra "Iru-Erreketa" sortu zen. 1884ean Elgoibarren jokatu zuen apustuan 12 kanaerdi moztu behar izan zituen eta 1892 an  Azpeitian "Zelai Luze"-ri irabazi zion.
XIX mende bukaeratik aurrera euskal abertzaletasunaren  hedapena herri kirol guztientzako lagungarri izan zen. Euskal jaiak antolatzen hasi ziren eta egitarauan aizkolariek ez zuten huts egiten. Giro honetan bi aizkolari mitiko azaldu ziren: Beizamako Pedro María Otaño "Santa Agueda" eta Azpeitiako Jose Martín Goenaga Odriozola "Atxumarria"1903ko abenduaren 26an Azpeitian jokatu zuten apustuak sekulako ikusmina sortu zuen eta bost mila lagunek gainezka bete zuten zezen-plaza. Kanako launa enbor ebaki behar izan zituzten eta "Atxumarria" nagusitu zen. Apustu honen xehetasunak bertso paperen bidez iritsi zaizkigu:

1/ Azpeiti'ko erriko
aizkora-apustua,
Jose Martin zan kontra
Antzumarri'kua;
Beizama'kua naiz ni
mendi-puntakua,
Pedro Mari Otaño,
Santa Ageda'kua.
5/ Aizkorak artu eta
ebakitzen asi,
bost bat milla persona
ginduzen ikusi;
Jose Martinek ez du
tatxarik merezi,
geiago izan da
diot irabazi.
13/ Aizkoran jokatu
gu bi aizkolari,
oso langille ona
Jose Martin ori;
balio ez duanik
ez esan iñori,
irabaztia kosta
Santa Agedari.
20ko hamarkadan aizkora apustuak asko ugaritu ziren, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Jose Aranburu Aramendi Keixeta izan zen izarrik handiena: 31 apustu jokatu zituen eta 28 irabazi. 20ko hamarkadaren bukaeran eta 30eko hamarkadan Ramon AstigarragaErrekaldeJeronimo Iturbe Agiñeta eta Ignazio Orbegozo Arria nabarmendu ziren.

Gerra ondoko aizkolaritza

70eko hamarkadak berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen: federazioak eratzen hasi ziren, Euskal Herriko eta beste herrialdetako aizkolarien arteko neurketak antolatu ziren (1976ko Australia-Euskal Herria, Munduko Aizkolari Txapelketak) eta, aspaldiko partez, aizkolari gipuzkoar baten nagusitasuna izan zen: Jose Ignazio Orbegozo "Arria II.a"[5].Espainiako Gerra Zibilaren ondoren "Arria"z gain Antonio Soraluze "Korta" eta geroago Martin Garziarena eta Juan Jose Narbaiza "Luxia" gailendu ziren. Beren arteko apustuek izugarrizko ikusmina sortzen zuten. 50eko hamarkadan "Luxia" nagusi izan zen, Ramon Latasa sunbildarraren aurkako apustu mitikoa galdu zuen arte. Latasarekin batera Patxi Astibia eta Migel Berakoetxea izan ziren60ko hamarkadako dominatzaileak.
80eko hamarkadako izarrik handiena Mikel Mindegia izan zen, hamarkadako Euskadiko Txapelketa guztiak berak irabazi baitzituen, baina maila handiko beste aizkolari batzuk ere agertu ziren, hala nola Jose Mari MendizabalAnjel ArrospideJoxe Mari Olasagasti eta Donato Larretxea. Zenbait urtez desafio, apustu eta marka saiakera asko izan zen.

90eko hamarkadatik aurrera

90eko hamarkadan aizkora jokoen beherakada handia izan zen. Ikusle gutxi biltzen zirela eta, apustuak urrituz joan ziren. Horrez gainera, mendiko lanera gero eta gazte gutxiago joaten delako seguru aski, maila handiko aizkolari berri gutxi agertu zen. Txapelketetan Arrospide eta Olasagasti nagusi izan ziren.
XXI. mende hasieran, aurreko hamarkadako aizkolariekin batera, Joxemiel Peñagarikano eta Floren Nazabal ibili dira goi mailan. Gazteen txapelketetan nabarmendu diren aizkolariak ez dira oraindik beteranoen mailara iritsi. Hor dugu, esate baterako, Olasagasti, 2010eko Euskadiko txapelduna 51 urterekin. Bestalde, Urrezko Aizkora-ren moduko saio motx eta azkarrak kontuan hartzeko berrikuntza izan dira .

4.-Txapelketak

Txapelketa Nagusiak

Lehenbiziko Txapelketa Nagusia, Espainiako Txapelketa izenarekin, Donostian jokatu zen, 1950eko martxoaren 5ean, Atletismo Federazioak antolaturik. Izen horrekin 8 aldiz egin zen.
urteaEgunaLekuaLanaTxapeldunaBigarrena
1950Martxoaren 5aDonostia10 60 ontzakoMartin Garziarena (39´44´´)Juan Baleztena (42´56´´)
1965Urtarrilaren 17aDonostia12 60 ontzakoMigel Irazusta Polipaso (45´12´´)Migel Berakoetxea (45´15´´)
1966Martxoaren 6aDonostiakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Migel Berakoetxea (44´29´´)Patxi Astibia (49´25´´)
1967Uztailaren 9aIruñeakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako, 2 80 ontzako
Ramon Latasa (63´30´´)Patxi Astibia (66´27´´)
1968Apirilaren 21aDonostia36 ontzako, 4 45 ontzako
kanaerdiko, 2 60 ontzako
72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (43´55´´)Migel Berakoetxea (45´34´´)
1969Uztailaren 7aIruñeakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (55´46´´)Ramon Latasa (56´35´´)
1971Apirilaren 25aLeitzakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (48´06´´)Mikel Mindegia (51´24´´)
1977Uztailaren 10aIruñeakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Mikel Mindegia (46´41´´)Patxi Astibia (51´09´´)
Lehenbiziko Euskadiko Txapelketa 1977ko irailaren 4ean jokatu zen Donostian. Lehenago ordea "Vasco-Navarro" izenekoa hiru aldiz antolatua zen.
UrteaEgunaLekuaLanaTxapeldunaBigarrena
1967Maiatzaren 14aDonostiakanaerdiko, 3 72 ontzako
80 ontzako
Migel Berakoetxea (53´29´´)Ramon Latasa (53´34´´)
1968Azaroaren 24aLeitzakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako, 2 80 ontzako
Patxi Astibia (48´28´´)Migel Berakoetxea (49´38´´)
1970Abenduaren 13aDoneztebe45 ontzako, 6 kanaerdiko
60 ontzako
Arria II.a (35´19´´)Mikel Mindegia (37´53´´)
1977Irailaren 4aDonostia45 ontzako, 4 kanaerdiko
60 ontzako, 2 72 ontzako
Arria II.a (40´03´´)Mikel Mindegia (43´27´´)
1978Ekainaren 4aAzpeitiakanaerdiko, 5 60 ontzako
72 ontzako
Arria II.a (45´29´´)Mikel Mindegia (46´48´´)
1979Ekainaren 10aLeitzakanaerdiko, 2 60 ontzako
72 ontzako80 ontzako 1
Arria II.a (30´02´´)Jose Mari Mendizabal (33´05´´)
1980Azaroaren 9aTolosakanaerdiko, 3 72 ontzako
80 ontzako
Mikel Mindegia (34´16´´)Arria II.a (35´02´´)
1981Azaroaren 8aTolosa60 ontzako, 6 72 ontzakoMikel Mindegia (45´28´´)Arria II.a (46´31´´)
1983Azaroaren 13aTolosakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Mikel Mindegia ()Jose Mari Mendizabal ()
1984Azaroaren 25aTolosakanaerdiko, 6 72 ontzakoMikel Mindegia (37´52´´)Donato Larretxea (38´33´´)
1985Urriaren 13aBasaurikanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Mikel Mindegia (42´27´´)Donato Larretxea (42´57´´)
1986Azaroaren 23aGasteizkanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Mikel Mindegia (34´11)Jose Mari Mendizabal (´35´14´´)
1987Azaroaren 8aDonostiakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Mikel Mindegia (32´14´´)Joxe Mari Olasagasti (32´49´´)
1988Azaroaren 13aBilbokanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Mikel Mindegia (36´06´´)Joxe Mari Olasagasti (37´58´´)
1989Urriaren 1aAgurainkanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Mikel Mindegia (36´08´´)Donato Larretxea (36´55´´)
1990Urriaren 12aBasaurikanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Anjel Arrospide (33´25´´)Joxe Mari Olasagasti (34´07´´)
1991Azaroaren 3aZumarragakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Anjel Arrospide (36´10´´)Donato Larretxea (37´31´´)
1992Urriaren 11aAraiakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Anjel Arrospide (32´06´´)Joxe Mari Olasagasti (33´47´´)
1993Urriaren 12aBasaurikanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Anjel Arrospide (29´57´´)Joxe Mari Olasagasti (31´37´´)
1994Urriaren 9aLeaburukanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Anjel Arrospide (32´09´´)Joxe Mari Olasagasti (33´32´´)
1995Urriaren 8aDoneztebekanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Anjel Arrospide (33´37´´)Donato Larretxea (35´08´´)
1996Urriaren 27aOionkanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (34´24´´)Donato Larretxea (35´01´´)
1997Urriaren 5aGetxokanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Donato Larretxea (36´54´´)Joxemiel Peñagarikano (38´08´´)
1998Urriaren 11aTolosakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (35´17´´)Donato Larretxea (35´43´´)
1999Urriaren 10aDoneztebekanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (35´37´´)Mikel Mindegia (36´39´´)
2000Urriaren 29aOionkanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Joxemiel Peñagarikano (35´27´´)Floren Nazabal (35´36´´)
2001Urriaren 28aGetxokanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (39´21´´)Donato Larretxea (40´47´´)
2002Urriaren 20aMendarokanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Floren Nazabal (34´56´´)Donato Larretxea (35´44´´)
2003Urriaren 26aDoneztebekanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Donato Larretxea (35´51´´)Floren Nazabal (36´33´´)
2004Urriaren 9aAgurainkanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Floren Nazabal (39´16´´)Donato Larretxea (40´21´´)
2005Urriaren 23aDurangokanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (43´54´´)Floren Nazabal (46´10´´)
2006Urriaren 22aTolosakanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Donato Larretxea (39´53´´)Joxe Mari Olasagasti (44´15´´)
2007Urriaren 14aDoneztebekanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Floren Nazabal (39´12´´)Unai Otaño (41´20´´)
2008Azaroaren 23aAmurriokanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Floren Nazabal (38´45´´)Joxe Mari Olasagasti (41´06´´)
2009Abenduaren 20aArbizukanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Floren Nazabal (37´20´´)Juan José López (40´25´´)
2010Azaroaren 21aAsteasukanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Joxe Mari Olasagasti (35´31´´)Floren Nazabal (37´06´´)
2011Azaroaren 6aElizondokanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Iñaki Azurmendi (46´50´´)Floren Nazabal (46´56´´)
2012Azaroaren 18aArbizukanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Floren Nazabal (39´13´´)Joxe Mari Olasagasti (40´47´´)
2013Abenduaren 8aElgoibarkanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Iñaki Azurmendi (38´03´´)Aitzol Atutxa (40´35´´)
2014Urriaren 26aBeasainkanaerdiko, 4 60 ontzako
72 ontzako
Aitzol Atutxa (40´58´´)Iñaki Azurmendi (43´05´´)

Urrezko Aizkora

1998tik jokatzen den "Urrezko Aizkora" Euskal Herriko beste txapelketa nagusia da. Aizkolari hoberenak banaka eta binaka lehiatzen dira urtero eta finalak Azpeitian izaten dira.
Banakako Urrezko Aizkora
UrteaEgunaTxapeldunaBigarrena
1998Ekainaren 14aJoxemiel PeñagarikanoDonato Larretxea
1999Maiatzaren 29aJoxe Mari OlasagastiJoxemiel Peñagarikano
2000Ekainaren 4aJoxe Mari OlasagastiMikel Mindegia
2001Ekainaren 17aJoxe Mari OlasagastiMikel Mindegia
2002Ekainaren 9aDonato LarretxeaFloren Nazabal
2003Ekainaren 22aDonato LarretxeaJoxe Mari Olasagasti
2004Ekainaren 19aFloren NazabalDonato Larretxea
2005Ekainaren 11aDonato LarretxeaFloren Nazabal
2006Ekainaren 10aFloren NazabalJoxe Mari Olasagasti
2007Ekainaren 3aFloren NazabalJoxe Mari Olasagasti
2008Ekainaren 7aFloren NazabalDonato Larretxea
2009Ekainaren 6aFloren NazabalAnjel Arrospide
2010Ekainaren 5aFloren NazabalAnjel Arrospide
2011Ekainaren 12aJuan José LópezAitzol Atutxa
2012Ekainaren 10aFloren NazabalAitzol Atutxa

Beste lehiaketa batzuk