AIZKOLARITZA
Aizkora proba edo aizkolaritza herri kirol mota bat da. Helburua enbor bat edo gehiago aizkoraz ahalik eta denbora gutxienean moztea da, eta banaka, binaka edo taldeka lehiatu daiteke. Enborra zutik edo etzanda egon daiteke.
Aizkolari izena du proba honetan diharduen kirolariak. Apustuetan bi laguntzaile izaten ditu ondoan: "erakuslea", kolpea non jo aholkatzen diona, eta "botileroa". Txapelketetan aizkolariak laguntzailerik gabe aritzen dira.
1.-Egurra
Aizkora probetan jeneralean pago enborrak mozten dira. Ohiturari jarraituz enborren neurria (zirkunferentzia) ontzatan adierazten da:
Zirkunferentzia ontzatan | Zirkunferentzia metrotan | Diametroa cm-tan | Izena |
36 | 0,835 | 26,6 | oinbetekoa |
45 | 1,043 | 32,2 | |
54 | 1,252 | 39,8 | kanaerdikoa |
60 | 1,391 | 44,3 | |
72 | 1,669 | 53,1 | oinbikoa |
80 | 1,855 | 59,0 | |
108 | 2,504 | 79,7 | kanakoa |
110 | 2,550 |
2.-Aizkora
1976ko urtarrilaren 18an Euskal Herriko eta Australiako aizkolarien arteko neurketa jokatu zen Donostian. Australiarrak nagusitu ziren eta garbi gelditu zen australiar aizkora Euskal Herrikoa baino askoz hobea zela. Geroztik horrelako aizkorak hasi ziren erabiltzen. 2 eta 2,8 kilo arteko pisua izaten dute eta goi mailako aizkolari bakoitzak bere ezaugarrien araberako aizkora erabiltzen du.
3.-Historia
Hasiera
Euskal herri kirol guztietan gertatzen den bezala, aizkora proben jatorria langileen (baso-mutilen) arteko desafioetan dago. Lehenbiziko apustuak oihanean bertan jokatzen ziren baina denborarekin aizkol jokoa menditik herrira jaitsi zen. Ez zaigu ezer idatzirik ailegatu hasierako apustu hauei buruz.
Aizkora proben gaineko lehenbiziko erreferentzia idatzia 1802ko ekainaren 7koa da. Egun horretan Hernaniko plazan jokatutako apustuan Ezkurrako Ramon Elizalde Astigarragako Hernandorenari nagusitu zitzaion. 1851 ean Benancio Elorza Oñaederra "Iru-Erreketa" sortu zen. 1884ean Elgoibarren jokatu zuen apustuan 12 kanaerdi moztu behar izan zituen eta 1892 an Azpeitian "Zelai Luze"-ri irabazi zion.
XIX mende bukaeratik aurrera euskal abertzaletasunaren hedapena herri kirol guztientzako lagungarri izan zen. Euskal jaiak antolatzen hasi ziren eta egitarauan aizkolariek ez zuten huts egiten. Giro honetan bi aizkolari mitiko azaldu ziren: Beizamako Pedro María Otaño "Santa Agueda" eta Azpeitiako Jose Martín Goenaga Odriozola "Atxumarria". 1903ko abenduaren 26an Azpeitian jokatu zuten apustuak sekulako ikusmina sortu zuen eta bost mila lagunek gainezka bete zuten zezen-plaza. Kanako launa enbor ebaki behar izan zituzten eta "Atxumarria" nagusitu zen. Apustu honen xehetasunak bertso paperen bidez iritsi zaizkigu:
1/ Azpeiti'ko erriko
aizkora-apustua, Jose Martin zan kontra Antzumarri'kua; Beizama'kua naiz ni mendi-puntakua, Pedro Mari Otaño, Santa Ageda'kua. |
|
|
20ko hamarkadan aizkora apustuak asko ugaritu ziren, Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Jose Aranburu Aramendi Keixeta izan zen izarrik handiena: 31 apustu jokatu zituen eta 28 irabazi. 20ko hamarkadaren bukaeran eta 30eko hamarkadan Ramon AstigarragaErrekalde, Jeronimo Iturbe Agiñeta eta Ignazio Orbegozo Arria nabarmendu ziren.
Gerra ondoko aizkolaritza
70eko hamarkadak berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen: federazioak eratzen hasi ziren, Euskal Herriko eta beste herrialdetako aizkolarien arteko neurketak antolatu ziren (1976ko Australia-Euskal Herria, Munduko Aizkolari Txapelketak) eta, aspaldiko partez, aizkolari gipuzkoar baten nagusitasuna izan zen: Jose Ignazio Orbegozo "Arria II.a"[5].Espainiako Gerra Zibilaren ondoren "Arria"z gain Antonio Soraluze "Korta" eta geroago Martin Garziarena eta Juan Jose Narbaiza "Luxia" gailendu ziren. Beren arteko apustuek izugarrizko ikusmina sortzen zuten. 50eko hamarkadan "Luxia" nagusi izan zen, Ramon Latasa sunbildarraren aurkako apustu mitikoa galdu zuen arte. Latasarekin batera Patxi Astibia eta Migel Berakoetxea izan ziren60ko hamarkadako dominatzaileak.
80eko hamarkadako izarrik handiena Mikel Mindegia izan zen, hamarkadako Euskadiko Txapelketa guztiak berak irabazi baitzituen, baina maila handiko beste aizkolari batzuk ere agertu ziren, hala nola Jose Mari Mendizabal, Anjel Arrospide, Joxe Mari Olasagasti eta Donato Larretxea. Zenbait urtez desafio, apustu eta marka saiakera asko izan zen.
90eko hamarkadatik aurrera
90eko hamarkadan aizkora jokoen beherakada handia izan zen. Ikusle gutxi biltzen zirela eta, apustuak urrituz joan ziren. Horrez gainera, mendiko lanera gero eta gazte gutxiago joaten delako seguru aski, maila handiko aizkolari berri gutxi agertu zen. Txapelketetan Arrospide eta Olasagasti nagusi izan ziren.
XXI. mende hasieran, aurreko hamarkadako aizkolariekin batera, Joxemiel Peñagarikano eta Floren Nazabal ibili dira goi mailan. Gazteen txapelketetan nabarmendu diren aizkolariak ez dira oraindik beteranoen mailara iritsi. Hor dugu, esate baterako, Olasagasti, 2010eko Euskadiko txapelduna 51 urterekin. Bestalde, Urrezko Aizkora-ren moduko saio motx eta azkarrak kontuan hartzeko berrikuntza izan dira .
4.-Txapelketak
Txapelketa Nagusiak
Lehenbiziko Txapelketa Nagusia, Espainiako Txapelketa izenarekin, Donostian jokatu zen, 1950eko martxoaren 5ean, Atletismo Federazioak antolaturik. Izen horrekin 8 aldiz egin zen.
urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
1950 | Martxoaren 5a | Donostia | 10 60 ontzako | Martin Garziarena (39´44´´) | Juan Baleztena (42´56´´) |
1965 | Urtarrilaren 17a | Donostia | 12 60 ontzako | Migel Irazusta Polipaso (45´12´´) | Migel Berakoetxea (45´15´´) |
1966 | Martxoaren 6a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Migel Berakoetxea (44´29´´) | Patxi Astibia (49´25´´) |
1967 | Uztailaren 9a | Iruñea | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Ramon Latasa (63´30´´) | Patxi Astibia (66´27´´) |
1968 | Apirilaren 21a | Donostia | 4 36 ontzako, 4 45 ontzako 2 kanaerdiko, 2 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Patxi Astibia (43´55´´) | Migel Berakoetxea (45´34´´) |
1969 | Uztailaren 7a | Iruñea | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Patxi Astibia (55´46´´) | Ramon Latasa (56´35´´) |
1971 | Apirilaren 25a | Leitza | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Patxi Astibia (48´06´´) | Mikel Mindegia (51´24´´) |
1977 | Uztailaren 10a | Iruñea | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (46´41´´) | Patxi Astibia (51´09´´) |
Lehenbiziko Euskadiko Txapelketa 1977ko irailaren 4ean jokatu zen Donostian. Lehenago ordea "Vasco-Navarro" izenekoa hiru aldiz antolatua zen.
Urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
1967 | Maiatzaren 14a | Donostia | 3 kanaerdiko, 3 72 ontzako 3 80 ontzako | Migel Berakoetxea (53´29´´) | Ramon Latasa (53´34´´) |
1968 | Azaroaren 24a | Leitza | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 2 72 ontzako, 2 80 ontzako | Patxi Astibia (48´28´´) | Migel Berakoetxea (49´38´´) |
1970 | Abenduaren 13a | Doneztebe | 6 45 ontzako, 6 kanaerdiko 4 60 ontzako | Arria II.a (35´19´´) | Mikel Mindegia (37´53´´) |
1977 | Irailaren 4a | Donostia | 6 45 ontzako, 4 kanaerdiko 2 60 ontzako, 2 72 ontzako | Arria II.a (40´03´´) | Mikel Mindegia (43´27´´) |
1978 | Ekainaren 4a | Azpeitia | 5 kanaerdiko, 5 60 ontzako 5 72 ontzako | Arria II.a (45´29´´) | Mikel Mindegia (46´48´´) |
1979 | Ekainaren 10a | Leitza | 4 kanaerdiko, 2 60 ontzako 2 72 ontzako, 80 ontzako 1 | Arria II.a (30´02´´) | Jose Mari Mendizabal (33´05´´) |
1980 | Azaroaren 9a | Tolosa | 3 kanaerdiko, 3 72 ontzako 3 80 ontzako | Mikel Mindegia (34´16´´) | Arria II.a (35´02´´) |
1981 | Azaroaren 8a | Tolosa | 6 60 ontzako, 6 72 ontzako | Mikel Mindegia (45´28´´) | Arria II.a (46´31´´) |
1983 | Azaroaren 13a | Tolosa | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia () | Jose Mari Mendizabal () |
1984 | Azaroaren 25a | Tolosa | 6 kanaerdiko, 6 72 ontzako | Mikel Mindegia (37´52´´) | Donato Larretxea (38´33´´) |
1985 | Urriaren 13a | Basauri | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (42´27´´) | Donato Larretxea (42´57´´) |
1986 | Azaroaren 23a | Gasteiz | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (34´11) | Jose Mari Mendizabal (´35´14´´) |
1987 | Azaroaren 8a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (32´14´´) | Joxe Mari Olasagasti (32´49´´) |
1988 | Azaroaren 13a | Bilbo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (36´06´´) | Joxe Mari Olasagasti (37´58´´) |
1989 | Urriaren 1a | Agurain | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Mikel Mindegia (36´08´´) | Donato Larretxea (36´55´´) |
1990 | Urriaren 12a | Basauri | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (33´25´´) | Joxe Mari Olasagasti (34´07´´) |
1991 | Azaroaren 3a | Zumarraga | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (36´10´´) | Donato Larretxea (37´31´´) |
1992 | Urriaren 11a | Araia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (32´06´´) | Joxe Mari Olasagasti (33´47´´) |
1993 | Urriaren 12a | Basauri | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (29´57´´) | Joxe Mari Olasagasti (31´37´´) |
1994 | Urriaren 9a | Leaburu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (32´09´´) | Joxe Mari Olasagasti (33´32´´) |
1995 | Urriaren 8a | Doneztebe | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Anjel Arrospide (33´37´´) | Donato Larretxea (35´08´´) |
1996 | Urriaren 27a | Oion | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (34´24´´) | Donato Larretxea (35´01´´) |
1997 | Urriaren 5a | Getxo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Donato Larretxea (36´54´´) | Joxemiel Peñagarikano (38´08´´) |
1998 | Urriaren 11a | Tolosa | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (35´17´´) | Donato Larretxea (35´43´´) |
1999 | Urriaren 10a | Doneztebe | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (35´37´´) | Mikel Mindegia (36´39´´) |
2000 | Urriaren 29a | Oion | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxemiel Peñagarikano (35´27´´) | Floren Nazabal (35´36´´) |
2001 | Urriaren 28a | Getxo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (39´21´´) | Donato Larretxea (40´47´´) |
2002 | Urriaren 20a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (34´56´´) | Donato Larretxea (35´44´´) |
2003 | Urriaren 26a | Doneztebe | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Donato Larretxea (35´51´´) | Floren Nazabal (36´33´´) |
2004 | Urriaren 9a | Agurain | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (39´16´´) | Donato Larretxea (40´21´´) |
2005 | Urriaren 23a | Durango | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (43´54´´) | Floren Nazabal (46´10´´) |
2006 | Urriaren 22a | Tolosa | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Donato Larretxea (39´53´´) | Joxe Mari Olasagasti (44´15´´) |
2007 | Urriaren 14a | Doneztebe | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (39´12´´) | Unai Otaño (41´20´´) |
2008 | Azaroaren 23a | Amurrio | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (38´45´´) | Joxe Mari Olasagasti (41´06´´) |
2009 | Abenduaren 20a | Arbizu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (37´20´´) | Juan José López (40´25´´) |
2010 | Azaroaren 21a | Asteasu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (35´31´´) | Floren Nazabal (37´06´´) |
2011 | Azaroaren 6a | Elizondo | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Iñaki Azurmendi (46´50´´) | Floren Nazabal (46´56´´) |
2012 | Azaroaren 18a | Arbizu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Floren Nazabal (39´13´´) | Joxe Mari Olasagasti (40´47´´) |
2013 | Abenduaren 8a | Elgoibar | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Iñaki Azurmendi (38´03´´) | Aitzol Atutxa (40´35´´) |
2014 | Urriaren 26a | Beasain | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako 4 72 ontzako | Aitzol Atutxa (40´58´´) | Iñaki Azurmendi (43´05´´) |
Urrezko Aizkora
1998tik jokatzen den "Urrezko Aizkora" Euskal Herriko beste txapelketa nagusia da. Aizkolari hoberenak banaka eta binaka lehiatzen dira urtero eta finalak Azpeitian izaten dira.
Beste lehiaketa batzuk
Garrantzitsuenak Bizkaiko Irekia, Gipuzkoako eta Nafarroako Txapelketak eta Donostiako Urrezko Kopa ditugu.